Susana Davilak eta Mikel Alvarezek brontzea lortu dute Espainiakoan

Ataria 2019ko ekainaren 21a

Ekainaren 8an eta 9an Espainiako Halterofilia Txapelketa jokatu da seniorretan, Madrilen. Danok Danenako pultsulariak bertan izan dira, brontzezko lau domina lortuz.

Emakumeen txapelketan Susana Davilak brontzea lortu zuen, baina gaizki lehiatu zen Danok Danenatik azaldu dutenez. Gizonezkoetan Igor Sasiainek 5. postua lortu zuen, oso maila onean lan egin ondoren. "Ezin dugu berdina esan bere anaia Jon Sasiainengatik, ez baitzen bere eguna izan; bi denboralditan altxaldi baliogabeak egin zituen".

Villabona eta Zizurkilgo halterofilia taldetik azaldu dutenez, lan bikaina egin zuena Mikel Alvarez izan zen. "Taldeko txapeldunari maila zailenean lehiatzea egokitu zitzaion, 81 kilotan, nazioarteko maila duten aurkari batzuen aurka, beraz. Baina beti egiten duen moduan, zuen guztia eman zuen, batere kikildu eta beldurtu gabe. Emaitza ere nola ez, lanaren parekoa izan zen, brontzezko hiru domina ekarri zituen etxera. Gure txapeldun honek, egiten duen lan bikainari esker eta kirol honi jartzen dion gogoa eta esfortzua dela eta, beti lortzen du podiumera igotzea. Ez da lan erraza; baina Danok Danena taldearen izena eta Villabona/Zizurkil herriena ere gorenean uzten saiatzen da beti".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!