Gaur, osteguna, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko ekainaren 20a

Jaiak, hitzaldiak, erakusketak eta gehiago gaurkoan eskualdeko herrietan. Jarraian agenda guztia:

Osteguna, ekainak 20

 

10:30

Iurreamendi egoitzako festak

Iurreamendi egoitza, Tolosa

10:30. Meza 11:00. Hamaiketakoa 16:00. Egoiliarren emanaldia, eta 90 urte bete dituzten egoiliarrei omenaldia

 

10:30

ANOETAKO FESTAK 2019. Ume eta mozorroen eguna

Anoeta

* Egun honetan barraken prezioa merkeagoa izango da. 10:30-13:30. Haur parkea plazan, eta apar festa (euririk egiten ez badu). 16:00. Haur ikuskizuna plazan: Ongi etorri, lagun. Zirtaka antzerki taldea. 17:30. Txokolate jatea plazan, Ateaga Elkarteak antolaturik. 18:00. Loatzoko ikasleen kontzertua plazan. 19:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin. 21:00. Saiheski jatea plazan, Anoetako eragileek antolaturik. Txartelak salgai herriko taberna guztietan. 23:00. DJ Bull plazan.

 

12:00

Toka elkartea Harizpe elkarteak antolatuta

Tolosa

San Frantzisko pasealekuan.



18:00

Osasuna Kalean

Zerkausia, Tolosa

Asuncion klinikak lau hitzaldiko kanpaina antolatu du, osasunaren inguruko hitzaldiak Tolosako Zerkausian eskainiz. Ekainaren 20an: Desnutrizioa eta ahultasuna adineko pertsonengan, Joseba Muñoz geriatraren eskutik.

 

19:00

Santioetako jai batzordearen bilera

Villabonako pleno aretoa, Amasa-Villabona
 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

10:00

20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

 
 

19:00

22:00

Erakusketa: 'Loturak vs. Lokarriak'

3 taberna, Tolosa

Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.

 
 

17:00

20:00

Erakusketa: 'Munstroak'

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.

 
 

12:00

20:00

Erakusketa: 'Tolosa Herria argazki lehiaketa 2019'

Kasinoa, Tolosa

Antolatzailea: TARGAZKI elkartea. Tolosa Herria 2019 argazki lehiaketaren erakusketa   

 
 


09:30

18:00

Ibarrako kultur etxeko ikasleen erakusketa

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.

 
 

Erakusketa: kultur etxeko ikasleen lanak

Tolosa

Arte plastikoetako ikasleen erakusketa.

AGENDA GUZTIA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!