'Urki' eta Etxeberria Larraizko finalean egongo dira, Arteaga eta Lizartza ez

Ataria 2019ko ekainaren 17a

Ekainaren 23an jokatuko da Gipuzkoako Segalari Txapelketaren finala, Larraitzen. Lau segalari ariko dira txapelaren lehian, 12:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Sega Txapelketaren kanporaketa jokatu zen igandean Asteasun. Bederatzi segalari aritu ziren finalerako lau txartelen lehian, bi multzotan banatuta. Horietatik lau eskualdekoak ziren: Mikel Lizartza tolosarra, Arkaitz Arteaga baliarraindarra, Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' orendaindarra eta Jokin Etxeberria amasarra. Alegian eta Bedaion bizi diren 'Urki' eta Etxeberria izan ziren finalera pasa zirenak, Julen Gabirondo eta Jon Otegirekin batera. Ordu erdiko lana egin zuten Asteasun, baina finalean ordubeteko saioa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!