Ohorezko txandako asteburua Tolosaldeako arraunlarientzat

Ataria 2019ko eka. 17a, 11:08

Larunbateko estropadan bosgarren amaitu ondoren, igandean bandera hiru segundora geratu zitzaion TAK-eko traineruari.

ETE Liga asteburuan hasi zen Pasaiako uretan. Bi estropada jokatu ziren eta Tolosaldea ohorezko txandako taldeen artean kokatu zen. Larunbatean ez zen horrela izan, bosgarren amaitu baitzuten TAK-eko arraunlariek. Igandean, ordea, banderaren lehian ibiltzeko ontzia dela erakutsi zuten, bigarren sailkatuz. Aurkaria zein izango den ere argi geratu zen, Pasaiako bi estropadetan Hibaika izan baitzen nagusi. Tolosaldea larunbatean bosgarren geratu zen 9 segundora; igandean, tartea hirukoa bakarrik izan zen. Hibaika eta Tolosaldearekin batera Zumaia eta Deustu izango dira hurrengo estropadan ohorezko txandan aterako direnak. Lau traineru hauekin batera, txanda horren lehian Kaiku ibiliko da. Hortik atzerako beste sei taldeak beste maila batean daudela ikusi zen ETE Ligako lehen asteburuan.

Sailkapen orokorrean, hirugarren dago Tolosaldea Deusturekin berdinduta, Hibaika eta Zumaiaren atzetik.

1. Hibaika  22 puntu

2. Zumaia 19 puntu

3. Tolosaldea 17 puntu

4. Deustu 17 puntu

5. Kaiku 15 puntu

6. Isuntza 11 puntu

7. Hernani 11 puntu

8. San Juan 8 puntu

9. Lapurdi 5 puntu

10. Ondarroa 4 puntu

11. Colindres 3 puntu

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!