T3T eta T2T mendi lasterketak 2019

647 mendi korrikalarik hartu dute irteera Trianguloan

Ataria 2019ko ekainaren 16a

T3T, T2T eta gazteen lasterketa jokatzen ari dira eskualdetik barrena. Hiru irteera izan dira goizean, 09:00etatik aurrera: T3T mendi maratoikoa, T2T mendi lasterketakoa eta gazteena.

647 korrikalari horietatik 102 emakumeak izan dira. Parte hartze handiena T3T mendi maratoian izan da, baina emakume gehienak T2T-ko irteera hartu dute. Gaztetxoen lasterketan 26 korrikalari irten dira Trianguloatik.

Parte hartzearen datuak:

T3T

Gizonezkoak 299

Emakumeak 19

T2T

Gizonezkoak 228

Emakumeak 75

Gazteen lasterketa

Mutilak 18

Neskak 8

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!