Herriarteko eskuzkoan, eskualdekorik ez finalerdietan

Ataria 2019ko ekainaren 14a

Herriarteko pilota txapelketako eskuzko modalitatean eskualdeko ordezkaririk ez da izango finalerdietan. Altzok Azkoitiaren aurka galdu du kanporaketa, eta Tolosak ere ezin izan dio Atauni aurre egin.

Azkoitiak itzulerako hiru partidak irabazi zizkion Altzori eta, orokorrean, 5-1 gailendu ziren azkoitiarrak. Tolosak estu hartu zuen Ataun, itzulerakoan, Beotibarren 2-1 irabazi baitzuten, eta orokorrean 3na berdindu zuten. Sei partidetako tantoak kontatzerakoan, baina, ataundarrek irabazi zuten, 107 egin baitzituzten, eta tolosarrek 99.

Pauso sendoz jarraitzen duena Tolosa da, gomazko paleta modalitatean. Finalerdietako kanporaketa jokatzen ari da Usurbilen aurka, eta joaneko norgehiagokan 1-2 irabazi zuten tolosarrek. Itzulerako norgehiagoka Tolosako Beotibar frontoian jokatuko dute, bihar, 19:30ean hasita. Kanporaketa gaindituz gero, hurrengo asteburuan izango dute finala, Azkoitia edo Hernaniren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!