T3T eta T2T mendi lasterketak 2019

T2T eta T3T, ikusleentzat ordutegiak

Ataria 2019ko eka. 13a, 11:48

Igandean mendi lasterkarien bilgune izango dira, Tolosa eta bere ingurunea; 800 korrikalari lehiatuko dira, hiru probatan.

Tolosako Trianguloa plaza izango da, igande honetan egingo diren hiru mendi lasterketen abiapuntu eta helmuga. T3T Maratoia 09:00etan hasiko da, T2T proba 09:30ean eta Gazte Lasterketa 09:45ean. Antolakuntza taldeko bederatzi kideez gain, 200 boluntario ariko dira lanean, hiru probak nahi bezala joan daitezen. Parte hartzaileak, berriz, 800 izango dira; horietatik 400 T3T proban, 350 T2Tn eta 50 inguru gazteentzako prestatutako lasterketan.

Aurtengo ekitaldian bosgarrena maratoiarentzat, Euskal Herriko Txapelketa izango da jokoan, eta horregatik antolatu dute Gazte Lasterketa ere, junior eta kadete mailentzat. Berritasun nagusi bat ere txertatu du antolakuntzak, dortsalarekin batera, lasterkariei edalontzi berrerabilgarriak banatuko baitizkiete.

Korrikalariek paella jatea izango dute Zerkausian, eta 16:30ak aldera egingo dute sari banaketa, Trianguloan; lehendabizi lasterketena eta ondoren Euskal Herriko Txapelketarena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!