Lehenik eta behin, Xabier Bengoetxea irakaslearen aurkezpena entzun zuten. Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx-en ikuspegi soziolinguistikoa azaldu zien Bengoetxeak saioaren lehen zatian, eta ondoren, azaldutakoaren inguruko hausnarketa saioa egin zuten talde txikietan. Formazioari amaiera emateko, talde guztiek egindako hausnarketak elkarbanatu zituzten.


