Gaur, osteguna, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko ekainaren 13a

Bertso musikatua, erakusketa zaharrak eta berriak eta hitzaldia gaurko eskualdeko agendan.

Osteguna, ekainak 13

 

19:00

Naizen elkartearen hitzaldia

Kultur aretoa, Aduna

Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da izenburua eramango du Adunan, kultur aretoan. Bea Sever sexologoaren eta Naizen elkarteko bi familiaren eskutik joango da hitzaldia.

 

22:30

Bertso musikatuak: Eli Pagola eta Unai Mendizabal

Orbela taberna, Tolosa

Tomax Lizardi izango da musikaria. Orbela Gauak egitasmoaren barruko hitzordua.

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

10:00

20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

 
 

19:30

21:00

Andoni Roblesen erakusketa

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil
 
 

10:00

19:00

Erakusketa: Blok arte eskola

Topic, Tolosa

BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.

 
 

19:00

22:00

Erakusketa: 'Loturak vs. Lokarriak'

3 taberna, Tolosa

Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.

 
 

17:00

20:00

Erakusketa: 'Munstroak'

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.

AGENDA GUZTIA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!