Artolaren eta Urrutikoetxearen arteko partida, Ataria Irratian ZUZENEAN!

Ataria 2019ko ekainaren 11

Alegiarrak ostiralean jokatuko du Arrigorriagan San Fermin Txapelketako partida, lau eta erdian. Erik Jakaren txanda igandean izango da, Beasainen, Irribarriaren aurka.

Iñaki Artolaren partida zuzenean eskainiko du Ataria Irratiak ostiralean, 20:00etatik aurrera, Arrigorriagatik. San Fermin Txapelketaren final-zortzirenetako norgehiagoka izango da, eta alegiarraren aurkaria buruz buruko txapeldunordea izango da: Urrutikoetxea. Jaialdia 20:00etan hasiko baldin bada ere, lau eta erdiko partida bigarrena izango da. Aurrez, Alberdi-Aretxabaletak Arteaga II-Ibai Zabalaren aurka jokatuko dute.

Igandean, Beasainen, sanferminetako beste final-zortzirenetako partida jokatuko da Antzizar pilotalekuan. Erik Jakak buruz buruko txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak. 17:30ean hasiko da jaialdia eta lizartzarraren eta Irribarriaren arteko partida bigarrena izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!