[BABESTUTAKO EDUKIA] Tolosaldea LHII, mundura irekitako ikastetxea

Ataria 2019ko ekainaren 11

Tolosaldea LHII, mundura ire 1 1560175730402
Tolosaldea LHII, mundura ire 2 1560175731000
Tolosaldea LHII, mundura ire 3 1560175731556
Tolosaldea LHII, mundura ire 4 1560175731727
Tolosaldea LHII, mundura ire 5 1560175731909
Tolosaldea LHII, mundura ire 6 1560175732092
Tolosaldea LHII, mundura ire 7 1560175732283
Tolosaldea LHII, mundura ire 8 1560175732432
Tolosaldea LHII, mundura ire 9 1560175732701
Tolosaldea LHII, mundura ire 10 1560175732927
Tolosaldea LHII, mundura ire 11 1560175733217
Tolosaldea LHII, mundura ire 12 1560175733463
Tolosaldea LHII, mundura ire 13 1560175733686
Tolosaldea LHII, mundura ire 14 1560175734002
Tolosaldea LHII, mundura ire 15 1560175734838
Tolosaldea LHII, mundura ire 16 1560175735079
Tolosaldea LHII, mundura ire 17 1560175735342
Tolosaldea LHII, mundura ire 18 1560175736761

Nazioartekotzea egitasmoari esker, Tolosako ikastetxeko 115 kide, ikasleak eta irakasleak, munduko hainbat herrialdetan izan dira.

Tolosaldea LHII-n ez da heziketa teknikoa bakarrik ikasten, ikasleen heziketa integrala bilatzen da. Hor kokatzen du Nazioartekotzea Juan Luis Nazabalek, Tolosaldea LHII-ko Nazioarteko proiektuen arduradunak: «Mugikortasuna sustatzea gure eginbehar eta helburu garrantzitsuenetako bat da, beste esperientzia eta kultura batzuk ezagutuz, arlo pertsonal eta profesionala aberasteko».

Mundua erabat aldatu da azken urte hauetan eta globalizazioa etorri da gurekin geratzeko. Tolosaldea LHII-k urte asko darama egoera berri honetara egokitu nahian, egitasmo berrietan parte hartzen. Nazioartekotzea horietako bat da, eta ikastetxeko plan estrategikoaren ardatzetako bat da. «Horregatik atzerriko eskola, enpresa eta erakundeekin harremanak sendotzea dugu helburu», argitzen du Juan Luis Nazabalek. «Garatzen ari garen esperientzia honen ondorioz, harremanak eta akordioak ditugu Europako hainbat ikastetxe eta enpresarekin».

Xede horrekin, Tolosaldea LHII-ko ikasleak duela 17 urte hasi ziren atzerrira joaten enpresetako lan prestakuntza egitera. Urteotan, ikasle ugarik horrelako esperientzia bizitzeko aukera izan du. Aurten, adibidez, Tolosaldea LHII-an 115 mugikortasun egon dira. Ikasleez gain, irakasleak ere beste herrialdeetan izan direla dio Nazabalek: «Gure helburuak irakasle eta zuzendaritza-taldeen mugikortasuna bultzatzea, atzerriko ikastetxeekin esperientziak trukatzea, beraien kudeaketa eredua, gela tekniko eta tailerren planifikazioa eta ekipamendu teknikoa ezagutzea izan dira».

'ERASMUS +' ETA 'PYIRENE FP'

Tolosaldea LHII-ko ikasleek bi egitasmo nagusiren babesa dute nazioartera joateko unean:

Erasmus+ programaren barruan ikastetxeak bere proiektuak ditu, bai goi mailako ikasketekin lotutakoak (KA103 bezala ezagutzen dira) eta baita erdi mailakoekin ere (KA102 izenez ezagutzen dira). Horretaz gain, Ikaslan, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartearen partzuergoan ere parte hartzen du eta urtero, bere eskutik, hainbat ikasle eta irakasle joaten dira atzerrira praktikak egitera eta prestakuntza jasotzera.

Juan Luis Nazabalen esanetan, Erasmus + egitasmoaren barruan beste proiektu batean parte hartzen ari dira, KA2 proiektuan: «Herrialde ezberdinetako hainbat ikastetxeren elkartrukeak ahalbidetzen ditu. Gure proiektuak The Guardians of Europe izena du eta bost herrialdetako beste horrenbeste ikastetxek hartzen dugu parte. Ikastetxeetan ematen diren arazo sozialei buruzko ezagutza areagotzea eta, Europako herrialde ezberdinetan, arazo hauen aurrean erabiltzen diren irtenbideak zabaltzea dira proiektu honen helburu nagusiak. Berdintasuna, ziberbullying-a, tolerantzia bezalako gai sozialak, kanpaina sozialen bidez lantzen ari gara. Bigarren fase batean, Europako kultur ondasuna izango da jomugako gaia».

Ikasturte amaierako hiru hilabeteko praktikak beste herrialdetako enpresatan egitea ere ahalbidetzen du Erasmus + egitasmoak.

PyireneFP proiektua mugaz haraindiko elkarlanerako beste proiektu bat da eta hemen ere parte hartu dutela aitortu du Tolosaldea LHII-ko Nazioarteok Proiektuen arduradunak. «Horrela, 18-19 ikasturtean, 45 ikasle eta 10 irakasle izan dira Ipar Euskal Herrian, Iruñean eta Pauen eta hango ikasleak eta irakasleak gurean. Ekimen honek Frantzia eta Espainia arteko mugaz haraindiko esparrua hartzen du bere baitan. Ekintza hauek, geografikoki hain gertukoak eta aldi berean hain ezezagunak garen komunitateak hurbiltzen gaituzte».

6 HILABETEKO BEKAK

Atzerrian lantegiak dituzten inguruko enpresekin ere harremanetan da Tolosaldea LHII, beraien beharrak antzemateko eta Global Training beken egitarauan barne, lantegietan gutxienez 6 hilabetez irauten duten praktikak burutzeko. Beka hauek Euskal Herriko unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide heziketa titulazioa duten gazteentzat zuzenduta daude eta Eusko Jaurlaritza eta beste euskal erakunde batzuen bidez sustatzen dira.

Proiektu guzti horien bidez, azken urteotan hainbat europar herrialdetara mugitzeko aukera izan dute Tolosaldea LHII-ko ikasle eta irakasleek. Zerrenda horretan agertzen dira: Italia, Polonia, Erresuma Batua, Norvegia, Finlandia, Danimarka, Frantzia, Portugal, Irlanda, Malta, Alemania,...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!