Igandean, Asteasun, bederatzi segalari abiatuko dira txapelaren bila

Ataria 2019ko ekainaren 11

Gizonezkoen Gipuzkoako Sega Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Bulano baserriko belardietan, ekainaren 16an, 11:30ean hasita. Bi multzotan banaturik lehiatuko dira.

Asteasuko Bulano baserriaren belardietan hasiko da Gipuzkoako Sega Txapelketa. Bederatzi segalari ariko dira lehian, horietatik lau eskualdekoak. Parte hartzaileak bi multzotan banatuta ariko dira, 30 minutuko lanean, eta finalerako txartela multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute. Finala ekainaren 23an jokatuko da, Abaltzisketan.

Iaz Jokin Etxeberriak irabazi zuen txapela. Bedaion bizi den amasarra Julen Gabirondori gailendu zitzaion.

 Lehenengo kanporaketa: 11:30

- Julen Gabirondo Izeta

- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz

- Mikel Lizartza Colomo

- Jon Otegi Odriozola

Bigarren kanporaketa: 12:30

- Jokin Etxeberria Peñagarikano

- Arkaitz Arteaga Bereziartua

- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea "URKI"

- Iban Pardo Andres

- Jokin Urretabizkaia Berasategi

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!