Gaur, asteartea, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 11a, 05:59

Zuzeneko proiekzioa Leidorren, Alegian eta Ibarran batzarrak eta eskualdeko hainbat puntutan, erakusketak.

Agenda guztia

Asteartea, ekainak 11

 

18:00

Sexu erasoen aurkako protokoloari lotutako bilera

Alegiako kultur etxea, Alegia

Alegian protokoloa martxan jartzeko bilera irekia deitu dute; herriko eragile zein norbanakoentzako saioa izango da. Alegiako Udalaren, emakume taldearen eta herriko beste hainbat eragileren ekimenez, iaz, jaietako sexu erasoen aurkako protokoloa martxan jarri zuten eta, orain, aurtengo festetarako ere, ildoak markatu nahi dituzte.

 

19:00

Herri batzarra 11/13 epaiketaz

Txontxoko lokala, Ibarra

Ibarrako hainbat herritarren zenbait egitasmo prestatu dituzte Jon Mintegiaga Minde deitua dagoen 11/13 makroepaiketaren inguruan. Horrela, lehen bileran ideiak bildu eta gero, bigarren bilera honetan azalpen orokor bat emango dute, eta lan taldeak banatu.


20:15

Zuzeneko proiekzioa: 'Romeo y Julieta'

Leidor antzokia, Tolosa

Iraupena: 3 ordu 15 min (2 atsedenaldi) Koreografiak: KENNETH MACMILLAN. Musika: SERGUÉI PROKÓFIEV

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

10:00

20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

 
 

19:30

21:00

Andoni Roblesen erakusketa

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil
 
 

10:00

19:00

Erakusketa: Blok arte eskola

Topic, Tolosa

BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.

 
 

19:00

22:00

Erakusketa: 'Loturak vs. Lokarriak'

3 taberna, Tolosa

Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!