Tolosaldea seigarren, Lekeitioko uretan

Ataria 2019ko ekainaren 10a

Oriok nagusitasun osoa erakutsi du Lekeitioko IX. Ikurrina irabaziz; TAK-eko arraunlariek asteburu honetan ekingo diote ETE Ligari.

Igandean jokatu zen Lekeitioko IX. Ikurrina, traineru denboraldia hasi aurreko azken estropada. Probak alde batera utzita, azken sailkapenean, Euskotren Ligako lau traineruentzat izan ziren lehen lau postuak. Tolosaldea trainerua seigarrena izan zen helmugan, Orio irabazlearengandik 46 segundora. Laugarren postua, aldiz, bost segundora geratu zitzaien eskualdeko arraunlariei. Lehen luzean fin ibili ziren TAK-ekoak, hor bai, laugarren eginez. Ziaboga ondoren, ordea, atzera egin zuten eta bigarren itzulian zazpigarren denbora onena egin zuten. Azkenean, Zumaiaren atzetik sailkatu ziren.

AZKEN SAILKAPENA

1. Orio                     11.51,00

2. Hondarribia         +22,11

3. Arraun Lagunak  +34,50

4. Donostiarra         +41,97

5. Zumaia               +44,00

6. Tolosaldea         +46,05

7. Kaiku                 +48,75

8. Hibaika             +1.05,61

9. Deustu              +1.08,55

10. Isuntza            +1.29,04

11. Ondarroa        +1.43,90

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!