Iñaki Olano altzotarrak irabazi du Zaldibiako mendi lasterketako proba luzea

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 9a, 21:04
Argazkiak: Zaldibiako Herri Ataria eta Goierriko Hitza

Proba motzean berriz, Laiane Arrospide tolosarra izan zen bigarren.

Atzo izan zen Zaldibiako mendi lasterketaren lehen edizioa eta bertako 27 kilometroko proba luzea Iñaki Olano altzotarrak eta Ainhoa Sanz urretxuarrak irabazi zuten. Hauen atzetik, gizonezkoetan bigarrena Ibon San Miguel lekeitiarra eta hirugarrena Xabier Macias iruindarra izan ziren. Eta emakumezkoetan bigarren postuan Laida Elizegi zaldibiarra eta hirugarrenean Sonia Lopez ermuarra izan ziren.

15 kilometroko proba motzean berriz, Gartzen Elejabarrieta abadiñoarra eta Ainhoa Jauregi urnietarra nagusitu ziren. Bigarren emakumezkoa Laiane Arrospide tolosarra izan zen eta hirugarrena Irati Larrañaga usurbildarra. Gizonezkoei dagokienez, bigarrena Iker Diges huartearra izan zen eta hirugarrena Josu Urrestarazu idiazabaldarra. 

 

Sailkapenak: proba luzea eta proba motza.

Argazkia galeriak: Zaldibiako Herri Ataria eta Goierriko Hitza.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!