Ekonomia zirkularreko ikastaroa Lehiberrin

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 7a, 15:59

Ekainaren 18tik 20ra, UEUren baitan, Tolosaldea Garatzenek eta Nafarroako Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute.

Tolosaldea Garatzenek, Tolosaldean ekonomia zirkularraren sustapen estrategiaren baitan, Nafarroako Unibertsitatearekin batera, Udako Euskal Unibertsitatearen formakuntza programaren barruan Ekonomia zirkularren oinarriak eta tokiko esperientziak ikastaroa antolatu du, ekonomia zirkularra zer den eta praktikoki nola aplika daitekeen erakusteko helburuarekin. Ekainaren 18an, 19an eta 20an izango da, euskaraz, Lehiberri zentroan.

Etengabeko hazkundea, eta ekonomia linealean oinarritutako gaur egungo kontsumo-modeloak sortzen dituen hondakinen kudeaketa, gizartearen funtsezko kezketakoak bilakatu dira. Horrela, berandu baino lehen, ekonomia eredua aldatu beharra dago, arazo horiek gainditzen lagunduko duen ekonomia zirkularrera «biratuz». Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, berriz ere ekonomian «sartuz», natur baliabideetara jo gabe. Horrek zer suposatzen duen azaldu nahi du ikastaro honek.

EGITARAUA

EKAINAK 18, ASTEARTEA

09:30 - 11:30. Ekonomia zirkularraren oinarriak. Inazio Irigoien Iriarteren (NUP, UEU) eskutik.

11:30 - 13:30. Ekonomia zirkularra Tolosaldean?, Joseba Sanchez Arizmendiarrieta ingurumen aholkulariaren eskutik.

EKAINAK 19, ASTEAZKENA

09:00 - 14:00. Bisita: Nafarroako Traperos de Emaus eta Jauregia enpresara.

EKAINAK 20, OSTEGUNA

09:00 - 14:00. Bisita: Tolosaldeko bi enpresetara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!