Aiztondoko erretiratuek irteera egingo dute Arantzazura

Ataria 2019ko ekainaren 6a

Ekainaren 19an, asteazkena, Pello Zabalaren eskutik egingo dute bisita santutegira; Ondoren Hospederian bazkaldu eta Oñatiko Txokolateixian egingo dute arratsalde pasa.

Izen emateko epea, ekainaren 14an amaitzen da eta honako telefono zenbaki hauetan egin beharko da: Alkizan 688 604 466, Larraulen 634 289 327, Asteasun 943 69 19 07 - 943 69 68 96, Zizurkilen 943 69 10 12 (4. luz.) eta Adunan 943 69 25 71 - 943 69 26 89. Prezioa 25 eurokoa izango da.

Egun horretan Alkizako plazatik aterako da autobusa 08:40ean eta ondoren, Larraulen (08:55ean plazan), Asteasun (09:00etan autobus geltokian), Zizurkilen (09:15ean plazan) eta Adunan (09:30ean autobus geltokian) egingo ditu geldialdiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!