Auto ilara luzeak N-1 errepidean Donostiarako noranzkoan

Ataria 2019ko ekainaren 5a

Villabonako gasolindegiaren parean izan da 3 ibilgailuren arteko istripua eta auto ilarak Alegiaraino iristen dira N-1 errepidean, Donostiarako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako trafiko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez hiru autoren arteko talka izan da Villabonan, N-1 errepidean. Auto ilarak dagoeneko 11 kilometrokoak dira. Ilaran daudenek azaldu dutenez 09:50ak inguruan errepidea zabaldu dute berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!