Gaur, asteazkena, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko ekainaren 5a

Adunan eta Zizurkilen Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute. Horrez gain, eskualdean hainbat erakusketa daude ikusgai.

AGENDA GEHIAGO

Asteazkena, ekainak 5

 

17:15

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna Zizurkilen

Zizurkil

17:15-17:45. Auzolana familiartean. 17:45-20:15. Tailerrak: txapak, eskulanak, berrerabilpena, hondakinen dominoa. Plazako estalpean.

 

18:30

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna Adunan

Aduna

18:30. Kultur aretoan, saio praktikoa: eraginkortasun altuko birgaitzea gure etxebizitzetan. Aldez aurretik izena eman behar da, udala@aduna.eus edo 628 53 23 03 telefonoan.


19:00

Herri batzarra makro epaiketaz

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

47 euskal herritarren aurkako makroepaiketa izango da hurrengo astean, eta Ion Mintegiaga Minde eta Jesus Mari Aldunberri Kudu daude auzipetuen artean. Fiskalak 15 eta 13 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu bientzat, hurrenez hurren. Epaiketaren nondik norakoak azaltzeko, haien senide eta lagunek informazio batzarra antolatu dute, Ibarrako kultur etxean.

 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

17:30

20:30

Erakusketa: Kostako bidetik

Aranburu jauregia, Tolosa

Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

 

19:30

21:00

Andoni Roblesen erakusketa

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil
 
 

17:30

20:30

Erakusketa: 'Jorge Malcorra, lanak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!