[BABESTUTAKO EDUKIA] Teleadin, teknologia adindunen eskura

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 4a, 08:57

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eta Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak elkarrekin aurrera daramaten proiektu berritzailea da Teleadin.

Bakarrik bizi diren adindunei autonomia gehiago izaten laguntzeko, eta hirugarren adinekoen edota menpekotasuna duten pertsonen etxeko autonomia areagotzeko eskaintzen den zerbitzua da.

BIZI KALITATEA HOBETZEKO

Hirugarren adinekoen edota menpekotasuna duten pertsonen eta haien zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko helburua duen Teleadin proiektua abiarazi du Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak.

Autonomia denboran ahalik eta gehien mantenduz, pertsonak bere etxean bizitzen jarraitzeko aukerak areagotu nahi dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen zabalago baten barruan kokatzen da Teleadin zerbitzua. Izan ere, populazioaren zahartzearen erronkari erantzuna emateko Adinberri programa sortu du Foru Aldundiak, zahartze osasuntsu bat sustatu eta hirugarren adineko kolektiboari arreta integrala eskaintzeko.

BIDEO BIDEZKO URRUNEKO TELELAGUNTZA

Tolosan martxan jarri duten proiektuaren berrikuntzetako bat da bideo bidezko urruneko telelaguntza zerbitzua izatea.

Zerbitzu katalogo anitz bat sortu eta Pertsonan Oinarrituriko Plan (POP) bat osatzeko erabiliko da.

Proiektuaren balio erantsia, ordea, ikasleek aurrez aurreko zerbitzuak eskaintzen dituztenean sortuko den belaunaldien arteko harremana da. Proiektuaren amaieran, gainera, esperientzia pilotu bat jarriko da martxan eta etorkizuneko beharrak antzemateko ikerketa bat ere egingo da.

Proiektuari osotasunean erantzuna eman ahal izateko, Tolosako Inmakulada Lanbide ikastolak beste ikastetxe eta enpresekin osatu du taldea.

Horiek horrela, Tolosaldea LHII izango da urrutiko telelaguntza ahalbidetzeko esperientzia pilotuko etxearen egokitzapen teknikoaren arduraduna. Eta bertan parte hartzen dute Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko zikloko Miel Mari Imaz eta Mikel Arregi irakasleek, eta Automatizazioko eta Robotika Industrialeko zikloko Koldo Irazuk.

Oraingoan dudarik gabe garapen industriala gizartearen ongizatearen zerbitzuan jartzea izan da helburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!