Gaur, asteartea, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko ekainaren 4a

Erakusketez gain Harvey Wang-ek solasaldia eskainiko du bere dokumentala aurkeztearekin batera.

Asteartea, ekainak 4

 

19:30

Solasaldia eta dokumentala: 'From darkroom to daylight'

Topic, Tolosa

Harvey Wang-ek Euskal Herria bisitatuko du, eta Tolosatik pasatuko da, bere dokumentala proiektatzera. Gero solasaldia izango da. Dokumentalean argazkigintza munduan oso garrantzitsuak diren 20 figura baino gehiago elkarrizketatu ditu Wang-ek. Bakoitzak bere ikuspegi pertsonala elkarbanatu du, argazkigintzan gertatu den aldaketa ikaragarriari buruz,eta horrek beren lanean izan duen eraginaz.

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

17:30

20:30

Erakusketa: Kostako bidetik

Aranburu jauregia, Tolosa

Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

 

19:30

21:00

Andoni Roblesen erakusketa

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

 

 
 

17:30

20:30

Erakusketa: 'Jorge Malcorra, lanak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.

 

Andoni Roblesen erakusketa

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil.

AGENDA GEHIAGO

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!