Gaur, astelehena, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko ekainaren 3a

Zinea, erakusketak eta energia aurrezteko saio praktikoa ageri dira eskualdeko gaurko agendan.

Ekainak 3, astelehena


19:00

Elkartasun proiektuen aurkezpena

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Segundo Montes-Aiztondo senidetzea. Pedrina Rivera Hernandez Suchitoko alkateak Aiztondo bailarak diruz lagunduko dituen proiektu posibleak aurkeztuko ditu.


19:00

Etxean energia aurrezteko saio praktikoa

Don Juanena etxea, Alkiza

Ordubeteko saioa. Aurrez izena eman behar da, posta elektroniko bat idatzita kultura@alkiza.eus helbidera edo 688 604 466 telefonora deituta.


20:30

Zinema: 'Gracias a Dios'

Leidor antzokia, Tolosa

Jatorrizko bertsioa, azpitituluak gazteleraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!