Maialen Rodasek irabazi du 'Ez erretzeko zure arrazoiak' argazki lehiaketa

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Tabakorik gabeko mundu eguna 1 1559302192974
Tabakorik gabeko mundu eguna 2 1559302193801
Tabakorik gabeko mundu eguna 3 1559302194412
Tabakorik gabeko mundu eguna 4 1559302195278
Tabakorik gabeko mundu eguna 5 1559302195991
Tabakorik gabeko mundu eguna 6 1559302196730
Tabakorik gabeko mundu eguna 7 1559302197370
Tabakorik gabeko mundu eguna 8 1559302198039
Tabakorik gabeko mundu eguna 9 1559302198683
Tabakorik gabeko mundu eguna 10 1559302200129
Tabakorik gabeko mundu eguna 11 1559302201711
Tabakorik gabeko mundu eguna 12 1559302205385
Tabakorik gabeko mundu eguna 13 1559302208355
Tabakorik gabeko mundu eguna 14 1559302211932
Tabakorik gabeko mundu eguna 15 1559302214649
Tabakorik gabeko mundu eguna 16 1559302217013
Tabakorik gabeko mundu eguna 17 1559302218781
Tabakorik gabeko mundu eguna 18 1559302220826

Tabakorik gabeko nazioarteko eguna da gaur eta Villabonako Errebote plazan egin dute sari banaketa ekitaldia. Horrekin batera herriko ikastetxeetako gazteek jokoak egin dituzte plazan, tabakoa kontsumitzeak dituen arriskuez sentsibilizatzeko.

Duela lau urtetik hona koordinatuta lanean ari dira eskualdean Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Amasa-Villabona eta Tolosako udalak, OSI Tolosaldea, Asuncion klinika eta Tolosaldea-Goierriko Osasun saila. Nerabezarorako Prebentzio Mahaiaren testuinguruan ekimenak sustatzen dituzte eta kanpainak martxan jarri.

Azken hilabetean Ez erretzeko zure arrazoiak lehiaketa abiarazi dute Instagramen. 40 argazki inguru jaso dituzte eta horietako gehienak gaur goizean ikusgai izan dira Errebote plazan. Maialen Rodas ibartarrak aurkeztutako lanak jaso du lehen saria. "Tabakoak gorputzean eragiten duen erreakzioa islatu nahi nuen argazkian eta beltza kolore indartsua, eta aldi berean zikina denez, puntu gogorra ere badu lan honek". 150 euroko txekea jaso du Rodasek.

Tolosaldean osasun arloan aritzen diren erakundeek, lehiaketa antolatzeaz gainera, tabakoaren eta kalamuaren kontsumoa murrizteko helburuarekin beste hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Ikastetxeetan tailer hezitzaileak egin dira maiatzean, "Tabakoa-kalamua korapiloa" izenburupean. Nerabeei zuzendutakoak izan dira eta substantzia horiek kontsumitzeak eta edukitzeak zein ondorio dituen hausnartzeko balio izan dute.

Hain zuzen, Erniobea institutuko eta Zubimusu ikastolako DBHko hirugarren mailako ikasleak Errebote plazara gerturatu dira gaur eta ginkana batean parte hartu ahal izan dute. Amasa-Villabonako Udaltzaingoak hartu dute parte ekimenean eta substantzia hauek gainean eramanez gero, zer nolako isunak jaso ditzaketen azaldu diete gazteei. Osasun sailekoek berriz, tabako eta kalamuaren kontsumoak gorputzean uzten dituen ondorioak azaldu dizkiete. Ikasleek bertatik bertara tabakoak dituen osagaiak ezagutu ahal izan dituzte.

Maider Sierra, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoak azaldu duenez, "dependentzia honen inguruan erantzun bateratua ematea da gure nahia eta zerbitzu hobea eskaini nahi diegu erretzaileei".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!