Eskualdeko erretirodunek II. Helduen Eguna antolatu dute

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko maiatzaren 30a

Ekainaren 21ean izango da. Horrez gain, San Juan festen atarian, egitarau zabala osatu dute, mus eta toka txapelketekin.

San Juan festak direla eta, Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak erretirodunen elkarteek, II. Helduen Eguna ospatuko dute, ekainaren 21ean. Aurrez, hilaren 19an hasiko dira ekitaldiak, festarako tartea hiru egunez luzatuz.


Ekainaren 19an, XI. Mus Txapelketa jokatuko da Iturriza elkartean, 10:00etan hasita, 4 eta 8 erregeetara. Izen ematea doakoa da eta elkartean bertan egin daiteke, ekainaren 13a baino lehen, astelehenetik ostiralera (10:00-12:00). Txapelketako kanporaketen zozketa, ekainaren 17an egingo da, 10:00etan. Txapelketan parte hartzen duten jokalari guztientzat izango dira sariak. Ekainaren 20an, berriz, Harizpek antolatuta, toka txapelketa egingo dute, San Frantzisko pasealekuan, 12:00etan.


Azkenik, hilaren 21ean izango da II. Helduen Eguna. 12:00etan hasiko dira txupinazoarekin, eta ondoren poteoa egingo dute. 14:15ean, Zerkausian bilduko dira bazkarirako, eta festa borobiltzeko, dantzaldia izango dute Iñigo Perurenarekin. Bazkarirako txartelak elkarteetan eros daitezke, 20 euroren truke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!