Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatu ahal izateko sailkapen fasean 84 bertsolarik hartu dute parte, eta horietatik 37k lortu dute aurrera egitea. Tartean dira, Haritz Mujika asteasuarra, Iñigo Gorostarzu Etxorde berastegiarra eta Unai Mendizabal zizurkildarra. Sailkapen fasean parte hartu ondoren, kanpoan geratu dira Adur Gorostidi abaltzisketarra, Imanol Irazustabarrena alegiarra, Txomin Azpiroz anoetarra eta Ander Goikoetxea Andriu billabonatarra.
Udazkenean abiatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, sailkatutako 37 bertsolari hauei, beste hamalau batuko zaizkie, horien artean Oihana Iguaran, Mikel Artola eta Beñat Iguaran. Aurki aurkeztuko dute txapelketa Asteasun.
Sailkapen faseko saioak lau asteburutan jokatu dira. Bi multzotan banatu dituzte bertsolariak, eta hamalau saio izan dira guztira; Asteasu, Anoeta, Altzo eta Zizurkilen ere antolatu dira saio horietako batzuk.
Honela geratu da sailkapena:
A MULTZOA
Maider Arregi (338,5), Aitor Salegi (335,5), Jokin Uranga (333,5), Jokin Bergara (324,5), Amaia Iturriotz (324), Eneko Araiztegi (319), Eñaut Martikorena (318), Iñigo Gorostarzu Etxorde (316,5), Eli Pagola (316), Unai Izagirre (316), Ane Zuazubiskar (314,5), Iban Urdangarin (312,5), Gorka Maiz (310) Ane Labaka (309), Beñat Jauregi (305,5), Odei Lopez (304,5) eta Andoni Mujika (304,5).
B MULTZOA
Haritz Mujika (344), Iñaki Zelaia (339), Iñigo Izagirre (333,5), Unai Muñoa (329), Asier Azpiroz (329), Mikel Tapia (328), Oier Aizpurua (327), Iñigo Manzisidor Mantxi (327), Manex Mujika (325,5), Iker Ormazabal (325), Endika Igarzabal (315,5), Aratz Igartzabal (315), Unai Mendizabal (314), Aitor Urbieta (311,5), Oier Etxeberria (309,5), Ainhoa Agirreazaldegi (308,5) eta Maialen Akizu (308).