[BABESTUTAKO EDUKIA] Tolosaldea LHII eta berrikuntza

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 28a, 11:58

Gaur egun bizi garen mundu globalizatu honetan distantziarik ez dagoela esan daiteke, eta noski, begien bistakoa da enpresek munduko beste muturrean dagoen enpresa bat izan dezaketela lehiakide bezero bati bere produktua edo lan jakin bat saltzeko.

Hori dela eta, enpresen arrakasta lehiakorra izatean datza, eta horretarako ezinbestekoa da teknika, tresneria eta jakindurian aurreratua izatea; berrikuntzan murgilduta egotea, azken finean.


Garai hauetan modan jarri den INDUSTRIA 4.0 gaiari helduz gero, Tolosaldea bailarako enpresek zenbait gaietan etengabeko berrikuntzan eta hobekuntzan murgilduta egon behar dutela esan dezakegu, eta momentu honetako gai izarren artean zibersegurtasuna, makinen mantenu adimendua, fabrikazio aditiboa, sensorika eta big data (datuen kudeaketa) ditugu.


Gainera, orain arte aipatutakoez gain, garai hauetako beste gai garrantzitsuak ditugu energia berriztagarriak eta elektro-mugikortasuna.

Baliabideen elkarbanatzea

Bailarako enpresen gehiengoa txiki edo ertainak da tamainari dagokionez.


Hori dela eta, askotan, honelako gaietan murgiltzeko baliabide falta izaten dute, eta horrexegatik Tolosaldea LHko Ikastetxe Integratuak bere baliabide tekniko nahiz giza baliabideak eskaintzen dizkie. Horretarako, batzuetan, Lehiberri zentroaren, udalen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza programak ezagutarazten zaizkie enpresei, beraiek ere baliatu ditzaten. Beste hainbat kasutan, ikastetxeak laguntzen die guztia kudeatzen.

Elkarlaneko bost pausoak

Guztia kudeatzen laguntzeko bost pauso nagusi ematen dituzte elkarlanean: enpresaren diagnosi bat egiten dute; ahulezi, beharren edota hobekuntza aukerak antzematen dituzte; hobekuntzak egiteko aukerak batera garatzen dituzte; proiektuaren exekuzioa edota inplantatzea egiten laguntzen dute; eta emaitzen neurketa egiten dute.


Urtero, Tolosaldea LHko Ikastetxe Integratuak 25 eta 30 lan kolaborazio inguru egiten ditu berrikuntzaren esparruan, eta gehienbat enpresa industrialetan aritzen da.


Lanen gehiengoa prototipoak garatuz, ekoizpenaren hobetzeko tekniken ezarpena eginez edo formakuntza eskainiz egiten da. Baita soldadura eta galdaragintza,mekanika, prozesu industrialak, mantentze industriala, elektrizitatea eta big data arloetan ere.

Kolaborazio adibide esanguratsuak

Cadinox. Kupearen soldagarritasuna.
Teleadin. Tolosako Inmakulada ikastetxearekin batera, adineko pertsonen zaintzarako kamera bidezko urrutirako sistema.
RL Conponents. Pieza baten berdiseinatzea, eta fabrikazio moduaren azterketa eta balizko
aldaketa.
Panelfisa. Sensore bitarteko bertako bulegoen isolatze monitorizatzea eta klimatizazio berria.
Tekener. Galdara baten injektorearen diseinu berria zenbait arazo eta matxurari aurre egin ahal
izateko.
Etenpuntuak. Eraikin baten
diseinu berriaren simulazioa 3D programa bidez, bezeroari erakusteko.
Boinas Elosegui. Txapelak egiten laguntzeko tresneriaren diseinu eta eraikuntza.
Manitek. Hainbat pieza bereziren neurketa metrologikoak ardatz anitzeko makina bidez.
Arsuaga Bizikletak. Pieza berezi batzuen diseinu eta eraikuntza 3D inprimagailu bidez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!