Enirio-Aralar

Kanpainan ere, Aralarko pisten gaineko iritzi kontrajarriak

Ataria 2019ko maiatzaren 23a

Landarlan Ingurumen Elkarteak, igandean, alderdi bakoitzak gai honekiko izan duen jokabidea eta dituzten proposamenak kontuan hartzeko eskatu du.

«Epe laburreko etekin ekonomiko soilean oinarritzen direnei bizkarra emanez, kudeaketa jasangarri baten aldeko botoa emateko deia egiten dugu».

Honezkero, lehen urratsak ematen hasteko proposamena bidali die erakundeei eta alderdi politikoei. «Gipuzkoako lehen sektoreak egun bizi duen egoera tamalgarria instituzio publikoek urteetan bultzatutako politiken ondorio da, ez ditzagun Aralarko pistak edo naturaren zaintza aitzakiatzat erabili, benetako errealitatea estaltzeko».

Bestalde, Goierri-Tolosaldeko EAJk bere egiten du Enba nekazal sindikatuak Aralarko Kudeaketa Plana gauzatzeko egin duen konpromiso eskaera. Enbak dei egin die Enirio-Aralarko Mankomunitatea osatzen duten hautagaitza guztiei, Kudeaketa plana babestu eta gauzatu dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!