Ibarraldea festan murgilduko da asteburu honetan

Irati Saizar Artola 2019ko mai. 23a, 15:00

Gaztelun II. Udaberri festa antolatu dute, Txaraman festak ospatuko dituzte, eta Euskal Jai eguna izango dute Berastegin; Gaztelun, ikastaro batekin hasiko dira gaur.

Gaztelun, Txaraman eta Berastegin, ospatzeko arrazoi ezberdinak tarteko, festa giroa izango dute nagusi, asteburuan. Gaztelun gaur hasiko da II. Udaberri festa, sexualitatearen inguruko ikastaro batekin.

Txaraman, berriz, festak hasiko dituzte bihar, eta gaur izango da herri afarian apuntatzeko azken eguna. Telefono hauetako batera deitu beharko da: 675 70 58 97 edo 650 27 65 10.

Berastegin ere festa izango dute nagusi, larunbatean. Euskal Jai eguna ospatzeko, egun guztiko egitaraua antolatu dute.

EGITARAUAK

GAZTELU

Gaur

17:15ean, Sexualitate Ikastaroa: haurren sexualitate arloan segurtasunez esku hartzeko irizpideak, eskolan.

Maiatzak 25, larunbata

10:00etan, 'Gazteluko baserriak ezagutzen' jolasa.

16:00etan, txokolatada.

17:00etan, ipuin kontalaria.

19:30ean, musika emanaldia Txamukos taldearen eskutik, eliza atarian.

Ondoren, mexikar afaria Gazteluko elkartean.

TXARAMA

Maiatzak 24, ostirala

20:30ean, afari autogestionatua; janaria norberak eman beharko du eta edaria antolatzaileek jarriko dute.

22:15ean, Imanol Ituño magoaren emanaldia.

Maiatzak 25, larunbata

16:30ean, haur jolasak eta ondoren, txokolatada.

18:30ean, segalarien erakustaldia plaza ondoko belazetan.

20:30ean, argazki erraldoia, herriko preso zein eskualdekoei bidaltzeko.

21:00etan , herri afaria Txaramako elkartean, Oihana Iguaran eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek alaiturik.

BERASTEGI

Maiatzak 25, larunbata

11:30ean, V. Pintxo Lehiaketa.

13:00ean, pintxo dastaketa eta sari banaketa. Bitartean, trikitilariak.

14:30ean, herri bazkaria; janaria norberak eraman beharko du eta antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopa jarriko ditu.

17:30ean, euskal jolasak.

Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpen eskutik.

Iluntzean, luncha Urepele Elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!