Ikastolaren jaia egingo du Zubimusuk larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2019ko maiatzaren 21a

Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, ospatuko du Zubimusu ikastolak aurtengo ikasturte amaierako jaialdia eta egun horretarako egitarau zabala prestatu du. 10:00etatik 19:30era luzatuko da festa.

Txupinazoa bota ondoren Amalur Plazan, goiz partean, ikasleak Behar-Zana pilotalekuaz jabetuko dira, besteak beste, bertan euren ikuskizunak eskaintzeko. DBH3ko ikasleak pintxoak saltzen arituko dira eta Solano Musika Eskolako ikasleak izango dituzte bidelagun festa giroa nagusituz.

Txerminerako bidea kantujiran egingo dute ikasle, guraso eta irakasleek eta bazkalostean tailer eta jolasen txanda izango da.

Xake eta mus txapelketak, disko festak edota tonbolak osatzen dute egitaraua. Eta, nola ez, usadioari jarraituz, DBH4ko ikasleei agurra egingo zaie. Eguna borobiltzeko eta amaiera jartzeko, euskal dantzak gozagarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!