Bihar gauetik ostegun goizaldera errepidea itxita

Ataria 2019ko maiatzaren 22a

Ibarra eta Amarotz lotzen dituen bialean egiten ari diren lanak medio, maiatzaren 23an, 22:00etan, Donostiako noranzkoa itxi egingo dute, 06:00ak arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorengo oharra zabaldu du: "Tolosan N-I-434 irteeran GI-2130-A-kin biribilgunearen proiektuko obrak direla eta, jarraian aipatzen diren egunetan guztiz itxiko dira G-2130-A errepidea eta N-I-434 bide adarra, Donostiarako noranzkoan, gauez, maiatzaren 23ko 22:00etatik maiatzaren 24ko 06:00etara, margotze lanak egiteko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!