Apirileko hauteskundeetako emaitzak errepikatuta lortuko litzatekeen zinegotzi kopurua

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 22a, 11:59

EH Bilduk izango lituzke zinegotzi gehien Zizurkilen, Anoetan, Villabonan eta Ibarran. EAJk, aldiz, Tolosan irabaziko luke eta berdinketa egongo litzateke Iruran.

Datorren igandean egingo diren udal hauteskundeetan apirilaren 28an Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan izandako emaitzak errepikatuko balira, EAJk izango lituzke zinegotzi gehien Tolosan eta EH Bilduk Ibarran, Villabonan, Anoetan eta Zizurkilen. Iruran, berriz, launa zinegotzi eskuratuko lituzkete bi alderdiek. Eskualdeko gainontzeko herrien azterketa ezin izan da egin. Izan ere, udal hauteskundeetara herri plataformak aurkeztu dira.

  • Tolosari dagokionez, EAJ izango litzateke nagusi zazpi zinegotzirekin, EH Bilduk sei lortuko lituzke eta bina PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek.
  • Ibarran, berriz, EH Bildu izango litzateke garaile bost zinegotzi eskuratuta, EAJk lau izango lituzke eta bi PSE-EEk.
  • EH Bilduk bost zinegotzi lortuko lituzke Amasa-Villabonan, EAJk lau, eta Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk bina.
  • Anoetari dagokionez, EH Bildu izango litzateke garaile sei zinegotzi lortuta, EAJk hiru izango lituzke eta bi PSE-EEk.
  • Iruran launa zinegotzi lortuko lituzkete EH Bilduk eta EAJk eta PSE-EEk, berriz, bat.
  • Zizurkilen ere EH Bilduk irabaziko lituzke bost zinegotzirekin, lau izango lituzke EAJk eta bi PSE-EEk.

Kontuan hartzeko hainbat faktore:

  • Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan beste hainbat alderdik ere bozkak izan zituzten: PP, Ciudadanos, VOX... Alderdi horietara joandako bozka horiek nora joaten diren ikusi beharko da udal hauteskundeetan.
  • Gehiengorik ezean alderdien artean suertatzen diren akordioak: PSE-EEk publikoki esan du EAJ-rekin gobernatzen jarraitzeko arazorik ez duela. Herrietan horrela balitz, EAJ-PSE-EE akordioa erabakigarria izan daiteke. Bestalde, Elkarrekin Podemosek EAJ gobernutik at nahi duela esan du publikoki. EH Bildurekin akordioa egingo duen ikusi beharko da alkategaien arteko lehian.

Hala ere, igandera arte itxaron beharko da eskualdeko udalak nola osatuta geratuko diren jakiteko. Eta horretarako, egun horretan, ataria.eus eta Ataria Irratiak hauteskunde gauaren zuzeneko kontaketa egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!