Berastegiko Ion Azpirozek irabazi du Euskal Herria mendi erronka

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 20a

Argazkia: Euskal Herria mendi erronka

Errelebokako lasterketan Berrobiko Ibai Madina garaile izan da Usurbilgo Garazi Artolarekin batera.

Mendi lasterketa Leitzan hasi eta bertan amaitu da Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberritik pasa ondoren. Berastegiko Ion Azpirozek irabazi du mendi lasterketa eta 6 ordu, 45 minutu eta 7 segundo behar izan ditu 67 kilometroko ibilbidea egiteko. Euskal Herria mendi erronka lehen proba puntuagarria izan da Euskal Herriko mendiko lasterketen txapelketarako. Hurrengo lasterketa puntuagarria Tolosako T3T izango da.

Gainera, erreleboka ere egin da lasterketa eta Berrobiko Ibai Madina izan da lehena Usurbilgo Garazi Artolarekin batera. Hauek 7 ordu eta 10 minutu behar izan dituzte ibilbidea amaitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!