Erika Amundarain bigarrena izan da, San Vicente de la Barquerako igeri zeharkaldian

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 20a

Argazkia: Ioseba Mateos

Villabonako Erika Amundarain 2. izan da absolutu mailan. Ibarrako Ioseba Mateos, berriz, 4. izan da absolutu mailan eta lehena bere kategorian.

San Vicente de la Barquerako (Kantabria) Los 10.000 del soplao igeri zeharkaldiak 8 kilometroko luzera du, eta bertan izan ziren C.D. Fortuna K.E. taldeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte. Alde batetik, Erika Amundarain (Amasa-Villabona) 2. sailkatu da absolutu mailan 2 ordu, 15 minutu eta 34 segundoko denborarekin. Beste aldetik, Ibarrako Ioseba Mateos 4. izan da absolutu mailan eta lehena bere mailan ordubete, 53 minutu eta 49 segundoko denbora eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!