Miren Larrarte, txapeldunorde frontballean

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Miren Larrarte, gorriz jantzita, Espinarren aurkako partida hasi aurretik. FEPELOTA

Pilotari bidaniarrak Espinarren aurka galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala.

Iruñean jokatu dute Espainiako Frontball Txapelketa, eta Miren Larrartek bigarren postuarekin konformatu behar izan du, Espinar bera baino gehiago izan baita. Bi setetan irabazi zuen Espinarrek, 10-7 eta 10-9 eginez, hain zuzen.

Finalerdietan Larrartek Maider Mendizabal anoetarrari irabazi zion, 2-0 gailenduz markagailu orokorrean. Mendizabalek sare sozialen bitartez Larrarte zoriondu du bere aurkako finalerdia irabazteagatik, eta hamazazpi urteko bidaniarrari pilotan etorkizun handia ikusten diola gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!