Hauteskundeetako datu historikoak, 1977az geroztik

Ataria

Udal hauteskundeen, Batzar Nagusietakoen, Europako Legebiltzarrerakoen, Eusko Legebiltzarrerakoen eta Espainiako Kongresurakoen emaitzak Tolosaldeko herri guztietan. Alderaketak egiteko aukera ere eskaintzen du ataria.eus-eko atal bereziak.

Ataria.eus-ek herritarren eskura jarri du Hauteskundeetako datu-base historikoa.Orrialde bereziak hauteskunde ezberdinen arteko konparaketak egiteko aukera eskaintzen du, baita alderdi bakoitzaren bilakaera historikoa ikusteko grafikoak ere.

Maiatzaren 26an eskualdeko datuak 'ataria.eus'-en

Maiatzaren 26an ataria.eus webgunea zuzenean ariko da hauteskunde gaueko emaitzak argitaratzen. 20:00etatik aurrera datuak iritsi ahala Tolosaldeko Ataria-ren webgunean eta sare sozialetan zabalduko dira herriz herriko datuak.

EGIN KLIK HEMEN: [Hauteskundeak Tolosaldean, datu-base historikoa].

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!