Berastegi Orixe Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2019ko maiatzaren 13a

Ibarrako Uzturpe Laubururen aurka jokatu dute finala berastegiarrek, 4-2 irabaziz. Orain Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Araba eta Bizkaiko txapeldunen aurka, maiatzaren 25ean. Ondoren Espainiakoa etorriko da, ekainaren 1ean eta 2an.

Berastegiko infantil mutilek areto futbol liga lehen lau posturen barruan amaitu zuten, Uzturpe Lauburuk bezala. Lehen lau talde horien artean finalerdiak eta finala jokatu dira, eta berastegiarrak izan dira garaile. Finalerdietan Irungo Erain Ikastetxearen aurka jokatu zuten. Garaipena lortu ondoren finalerako sailkatu ziren. Ibartarrek gauza bera egin zuten finalerdietan, baina finalean amore ematea tokatu zitzaien.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!