[BABESTUTAKO EDUKIA] Kirol mundua Euskal Eskola Publikoaren festarekin

Ataria 2019ko maiatzaren 12a

Behobia-Donostiak, Super Amara Bera Berak, IDK-k, GBC-k, Realak eta Athletic-ek atxikimendua eman diote.

Kirola, jendearen artean daukan indarra eta xarma dela eta, baliabide eta tresna paregabea da gizarte baten garapenerako, eta, horregatik, garrantzi handikoa da Euskal Eskola Publikoaren Festak kirol munduarekin duen lotura. Eskolan kirola egitea alderdi askotatik begiratuta da mesedegarria, eta ez bakarrik sasoia hobetzeko horretarako ere bai, noski. Baina, areago doa, kirola egiteak sekulako eragina baitu, onerako, ikasketetan eta sozializazioan. Jarduera fisikoa, futbola, saskibaloia, atletismoa edo beste edozein kirol egitea, baliabide aparta da ikasleei erakusteko, bizitza osoan berekin izango dituzten gaitasunak eta balioak. Gainera, modu entretenigarrian eta osasungarrian lortzen dira helburu horiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!