[BABESTUTAKO EDUKIA] Lehiberri Kudeaketa Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko maiatzaren 11

Lehiberri Kudeaketa Eskola izenburupean, enpresen kudeaketaren hobekuntzan eta, beraz, beren lehiakortasunean zerikusi zuzena duten gaiak jorratzen ditugu.

Goiz bakarreko iraupena duten formakuntza saio hauen helburua da, jorratzen diren gaietara gerturatze bat egitea. Horrela, enpresek ideia orokor bat izan dezakete, eta gehien interesatzen zaizkien haietan sakontzen jarraitu.

Saio guztiak guztiz doakoak izaten dira, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, horietan parte hartzeko. Saioak Gipuzkoako Bazkundeak eskainiko ditu, bere barne pertsonalaren edota enpresa laguntzaileen bitartez. Apatta industrigunean dagoen Lehiberri Zentroan, goizeko bederatzietan hasiko dira, hitzordu guztiak, dagokien egunean. Honakoa da, 2019rako aurreikusitako saio guztien plangintza:

Parte hartu ahal izateko izen-ematea Tolosaldea Garatzeneko 943 65 45 01 telefonoaren bitartez, edo lehiberri@tolosaldea.eus posta elektroniko bitartez egin beharko da, gutxienez, saioen data baino 5 egun lehenago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!