Begirale eta hezitzaileak behar dituzte 'Abenturaz Blai' udalekuetarako

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Interesa dutenek lanpoltsa@urtxintxa.eus helbidera curriculuma bidali beharko dute, ahalik eta lasterren, gai bezala "Abenturaz blai" edo "Herri txiki" jarrita. Informazio gehiago 943 27 00 33 telefonoan.

Uztailaren 7tik 13ra hainbat herri txikitako nerabeek Cantabriako Aes herrian ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, raftinga, eskalada, tirolina eta jolasak egingo dituzte eta Santander hiriburua bisitatuko dute.

Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Arana, Larraul, Lizartza eta Olaberriko 40nerabe inguruk hartuko dute parte astebeteko egonaldi honetan eta hezitzaileak eta begiraleak behar dituzte haiekin aritzeko. Begirale titulua edukitzea eta aisialdiko ekintzetan esperientzia edukitzea dira eskatzen dituzten baldintzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!