Olanok errekorra, Madina eta Altuna hirugarren

Ataria 2019ko maiatzaren 6a

Argazkia: Iñaki Gurrutxaga/Goierriko Hitza

Segura-Zerain mendi lasterketa jokatu zen larunbatean. Eskualdeko hiru korrikalari igo ziren podiumera.

Iñaki Olano altzotarrak irabazi zuen Segura-Zerain mendi lasterketa trail modalitatean, larunbatean. 25 kilometro eta 1.600 metroko bataz besteko malda positiboa zuen ibilbideak, eta Olanok errekorra jarri zuen, 100 euroko sari gehigarria irabaziz. Altzotarrak 7 minutuan ondu zuen iaz Julen Larruzea larrabetzuarrak (2.13.20), aurtengo bigarren sailkatuak, jarritako denbora. Errekor berria 2.06.20koa da. Olanok lasterketa handia egin zuen, bigarren sailkatuari 8 minutu ateraz. Hirugarrena Ibai Madina berrobitarra izan zen, 2.14.38ko denborarekin.

Esprint modalitatean, 15,3 kilometroko ibilbidean, Jon Altuna ibartarrak hirugarren amaitu zuen, irabazlearengandik minutu eta 42 segundora.

SEGURA-ZERAIN TRAIL. SAILKAPENA

Emakumezkoak

  1. Ainhoa Sanz (Urretxu)………………..2.23.01
  2. Ainhoa Jauregi (Urnieta)…………….2.47.28
  3. Maialen Gurrutxaga (Andoain)……..2.50.27

Gizonezkoak

  1. Iñaki Olano (Altzo)…………………….2.02.20
  2. Julen Larruzea (Larrabetzu)……..….2.11.14
  3. Ibai Madina (Berrobi)………………..2.14.38

 

SEGURA-ZERAIN ESPRINT. SAILKAPENA

Emakumezkoak

  1. Ainize Lasa (Beasain)………………..1.34.23
  2. Olatz Azpitarte (Elorrio)……………1.34.49
  3. Olatz Aranburu (Zerain)……………1.36.11

Gizonezkoak

  1. Iñaki Hormaetxe (Arrasate)………1.08.27
  2. Oier Larrañaga (Lazkao)…………..1.09.26
  3. Jon Altuna (Ibarra)………………….1.10.09

ARGAZKI GALERIA: GOIERRIKO HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!