Gaurko pilota jaialdia, zuzenean

Tolosako Beotibar pilotalekuan buruz buruko txapelketako bi partida jokatuko dira 16:30ean hasita. Lehenengoan Jon Erasun zizurkildarra egongo da. Ataria Irratia 16:30ean hasiko da kontakizunarekin.

Buruz buruko txapelketako bi partida jokatuko dira gaur Tolosan. 16:30ean hasiko da pilota jaialdia eta Ataria Irratia bertan egongo da, zuzeneko kontaketan.

Jaialdiko lehen partida promozio mailakoa izango da. Dariok eta Erasunek jokatuko dute kantxa osoan. Ondoren, lehen mailako txapelketakoa jokatuko dute Elezkanok eta Pello Etxeberriak. Partida hau ere zuzenean kontatuko du Ataria Irratiak.

Lehen mailako asteburua

Final-laurdenetako lehen partida ostiralean jokatu zen, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Jokin Altunak 22-18 galdu zuen Iker Irribarriaren aurka. Partida ikusgarria izan zen eta Ataria Irratiak zuzeneko kontaketa egin zuen, Imanol Magro, Imanol Artola 'Felix' eta Luis Galarragarekin:

Erik Jakak larunbatean jokatu zuen Ezkurdiaren aurka eta lizartzarrak 22-14 galdu zuen. Lanak eman zizkion Jakak arbizuarrari, batez ere bigarren zatian. Hasierako aurkako aldeari, ordea, ezin izan zion buelta eman eta txapelketari agur esan beharrean geratu zen lizartzarra. Hala eta guztiz ere, beste behin lehen mailako pilotaria dela erakutsi zuen Jakak. Gaurko Tolosako jaialdian berriro neurtuko dituzte indarrak Jaka eta Ezkurdiak, baina oraingoan binaka, Martija eta Erostarbe atzean dituztela.

Promozio mailan

Beñat Urretabizkaiak ostiralean jokatu zuen txapelketako partida Elordiren aurka Urduñan. 22-11 galdu zuen ikaztegietarrak. Gauzak horrela, txapelketan gelditzen den eskualdeko ordezkari bakarra Jon Erasun da.

Imanol Artola 'Felix'-en analisia

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!