[BABESTUTAKO EDUKIA] Hamaika aukera HARAGI festan

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 11n eta 12an, HARAGI festa gastronomikoa izango da tolosan. Zuzeneko erakustaldiak eta dastaketak izango dira, besteak beste.

Jarraian, bi egun horietan, Euskal Herria plazara gerturatzen direnek jan ahal izango dituzten pintxo guztien zerrenda.

Maiatzak 11, larunbata. 12:00-15:00.

  • Diego Pérez Sosa (Uruguay): Txerrikume adobatu errea, keztatutako ananaren ozpin-olio eta sugeldoan egindako tipularekin.
  • Txomin Parrilla (Euskadi): Behin errea. HARAGIn lehen aldiz erreko du behia teknika ikusgarri hau erabiliz.
  • SUA Espazioa: Tolosako txuleta tradizionala ezagutzeko esperientzia gastronomikoa, herriko parrileroen eskutik. 30 minutuko bisitak. Sarrerak, haragi.eus-en.


Maiatzak 11, larunbata. 19:00-22:00.

  • Yilmaz Öztürk (Turkia): Cag Kebag arkume marinatua eta Kokorec arkume errea, oregano, pipermin gorri eta kuminoarekin.
  • Txomin Parrilla (Euskadi): Txahal saltxitxak parrillan, puntuan.
  • Joxean Goya (Euskadi): Txuleta-hanburgesa, parrillan.
  • Joxe Mari Barriola (Euskadi): Txuleta txistorra artisaua, parrillan.


Maiatzak 12, igandea. 12:00-14:00.

  • Carolina Carriel eta Isidora Diaz (Txile): Arkumea makil erara, bizigarri txiletarrarekin.
  • Txomin Parrilla (Euskadi): Saiheski keztatua, parrillan.


Horrez gain, maiatzaren 12an, ohiko erretegietako menu tradizionalaren bazkaria izango da, Zerkausian. Tolosako lau erretegietako –Botarri, Burruntzi, Casa Nicolás eta Casa Julián– parrilariek eta nazioarteko gonbidatuek batera prestatuko dute. Menua honakoa da:

  • Urdaiazpikoa
  • Nafarroako zainzuriak
  • Tuterako kukuluak
  • Txuleta
  • Lodosako piperrak
  • Idiazabal gazta
  • Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa


Itxaronaldirik egon ez dadin, bi txanda izango dira aurten: 13:30ean lehena eta 14:30ean bigarrena. Lehen txandara doazenek ez dute altxa beharko bigarrena hasterako. Txartelak salgai daude haragi.eus-en, 50 euroren truke.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!