Orexako jaiak 2019

Santa Krutz festen atarian

Ataria 2019ko mai. 3a, 10:10

Gaur hasiko dira Santakrutzak Orexan, eta bihar emango diete hasiera Asteasuko Elizmendin; igandera arte ospatuko dituzte.

Santa Krutz eguna da gaur. Eskualdean bi herritan ospatzen dira festak, egun horren bueltan, Orexan eta Asteasuko Elizmendin. Gaur goizean hasiko dira Orexakoak, eta igandera bitarte luzatuko dituzte. Elizmendin, berriz, bihar eta etzi murgilduko dira festan.

Oilarraren zain pasatu dute, batek baino gehiagok, astea Orexan. Ohitura dute oilarraren jaitsierarekin festei hasiera emateko, eta gaur egingo du bidea, elizako kanpandorretik Ostatura, 12:00etan. Iaz lau eguneko jaiak antolatu zituzten eta, aurten, hiru egunetara mugatu dituzte, eta egitarau oparoa osatu dute.

Bi eguneko festak

Asteasuko Elizmendin bihar jaurtiko dute txupinazoa, 16:30ean, eta mus txapelketa eta haurrentzat jolasak izango dituzte jarraian. Iganderako, urtero lekua duten herri kirolak eta toka txapelketa antolatu dituzte.

EGITARAUAK

OREXA

Maiatzak 3, ostirala.

11:30. Diana txistulariekin.

12:00. Oilarraren jaitsiera eta bakailu eta pizza lehiaketa.

Jarraian. Bazkaria elkartean.

Ondoren. Kantaldia Andoni Oilokiegiren eskutik.

18:30. Futbito partidua: Orexa-Lizartza.

20:00. Pintxo-potea Izer eta Narbaiza trikitilariekin.

Ondoren. DJ Bull.

Maiatzak 4, larunbata.

16:00. Orexa eta Lizartzako erraldoiak.

16:30. Txokolatada.

17:00. Ituño magoa.

Ondoren. Puzgarriak.

21:00. Herri Afaria.

Jarraian. Erromeria Gabezin taldearekin eta DJ Bull.

Maiatzak 5, igandea.

11:00. Pilota partiduak. Infantilak: Arrilaga-Tolosa eta Dorronsoro-Iraeta. Ondoren kadeteak: Arrilaga-Iztueta eta Amundarain-Elola.

18:00. Bertsolarien saioa: Andoni Egaña, Ane Labaka, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika.

Ondoren. Sagardo dastaketa Isk&bila txarangak alaiturik.

Amaitzean. Oilarraren igoera.

ELIZMENDI (ASTEASU)

Maiatzak 4, larunbata.

16:30. Txupinazoa.

Ondoren. Haur-jolasak eta merienda.

16:30. Mus-txapelketa herrikoia (eskola txikitan). 15:45etik 16:15era izen-ematea, 16:20ean zozketa eta 16:30ean hasiera. Oharrak: orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko; Bikoteko partaide bat Asteasun erroldatutakoa izango da; 16 urtetik gorakoentzat.

Ondoren. Zezen-txiki eta poneyak.

19:30. Trikitilariak: Elustondo anai-arrebak.

Bitartean. Buruhandiak.

20:30. Herri-afaria, Erretore-etxean.

23:00. Zezen-suzkoa.

Ondoren. Erromeria Elustondo anai-arreben eskutik.

Maiatzak 5, igandea

11:30. Meza Santa Kruz ermitan.

Ondoren. Hamaiketakoa.

Jarraian. Herri-kirolak. Aizkolariak: Aratz Mugertza eta Jokin Alkizalete; Harrijasotzaileak: Hodei Iruretagoiena Izeta IV, Iñigo Eizagirre Eiza eta Iraitz Arruti gaztea.

17:00. Toka-txapelketa.

Bitartean. Buruhandiak.

Ondoren. Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!