Ezkontza gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Bakoitzaren neurriko bidaiak

Ataria 2019ko mai. 3a, 05:59

Bikote bakoitzaren zaletasun eta nahietara egokitzen dira Mira Bidaiak agentzian.

Turismoa ikasi zuten Myriam Gurrutxagak eta Enara Etxeberriak eta duela urtebete eman zuten Mira Bidaiak irekitzeko pausoa. Gurrutxagak 20 urte daramatza hainbat agentziatan lanean eta 16 Etxeberriak.

«Bidaiak garrantzia handia du ezkontzan. Etortzen zaizkigun batzuek esaten digute bidaiarengatik ezkontzen direla. Izan ere, 18 egun ematen dizkizute eta oporrak gehituta hilabetera iritsi daitezke», dio Gurrutxagak. Batzuek ezkontzeko data egin nahi duten bidaiaren arabera ere erabakitzen dute: «Argentinara joan nahi badute, esaterako, onena hemengo neguan joatea da, han uda delako. Beraz, urrian ezkontzen dira».

Denbora eta dirua. Hori da bidaia handi bat egiteko behar diren osagaiak eta egunerokoan falta izaten direnak. Eztei bidaia izaten da horiez gozatzeko aukera. Neurrira egindako bidaiak antolatzea gustatzen zaie Mira Bidaiak agentzian: «Katalogoetan paketeak eginda daude. Gu, berriz, bakoitzak nahi duenera egokitzen gara». Gainera, bidaia antolatzeaz gain, bestelako gehigarriak ere lortzen dizkiete. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako kostara joaten direnean, parke naturaletarako sarrerak erosten dizkiete edo helikopteroan ibiltzeko aukera ematen diete. Bikote bakoitzari egokitutako bidaiak egiteko zein ezaugarri dituzten jakiten saiatzen dira. «Izan ere, ez da berdina Argentinara baleak ikustera joatea edo mendira joatea. Gainera, batzuek garrantzi handia ematen diote hotela hirigunean egoteari. Beste batzuek, berriz, nahiago dute gutxiago ordaindu eta diru horrekin beste zerbait ikusi». Mira Bidaiaken jendea ezagutzen saiatzen dira eta horren araberako bidaiak antolatzen dituzte.

Ezkontzekotako bidaiez gain, bestelako bidaiak ere antolatzen dituzte. «Kotxeak alokatzen ditugu, eta kruzero erreserbak, mendi irteerak, autokarabana bidaiak edota Jordaniako rutak antolatzen ditugu».

Internetekin konparatuta, hainbat abantaila dituztela iruditzen zaio Gurrutxagari. Batzuek, beste bidaiak Internetez hartzen dituen arren, eztei bidaietan nahiago izaten dute bidaia agentzietara jotzea. «Eztei bidaian, hainbeste gauza daudenez lotzeko, denbora asko behar da eta nahiago dute guk egitea». Gainera, arazoren bat edukiz gero ere agentziara jotzen dute eta momentuan konpontzen saiatzen dira. Bidaia antolatzerako garaian, bikotearen iritzia ere ezinbestekoa da, emailez bidaltzen diete informazioa eta beraiek erabakitzen dute zer gustatu zaien eta zer ez, edo zerbait gehitzea nahi duten. Pertsonalizazioa da Mira Bidaiaken ardatza. «Bidaiak antolatzen ditugunean guretzat izango balira bezala egiten dugu».

  • Helbidea: Gernikako arbola, 4, Tolosa.              
  • Telefonoa: 943 53 97 74                                            
  • Webgunea: www.mira.eus        
  • Emaila: info@mira.eus                
  • Facebook: MIRA Bidaiak


India
: Oso handia da eta mugatu egin beharra dagoela dio Mira Bidaiakek. Barnealdean zirkuitu bat egin daiteke eta kostaldean amaitu. Bestela, Indiatik Nepalera joateko aukera dago eta han trekking bat egin.



Islandia autokarabanan: Islandian onena ibilbide bat egitea da. Bertan aire librean dauden termak ikusi daitezke, baita ur jauziak ere.



Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldea: Parke naturalak bisitatzen dira, gehienbat. Ibilbidea San Frantziskon hasi daiteke eta handik Las Vegasera joan eta Route 66 ibilbidea egin. Kostaldean amaitu daiteke bidaia eta denbora edukiz gero, San Diegora jaitsi.



Japonia: Hemen ere zirkuitu bat egin ohi da. Trenez bidaiatzea oso erosoa da, azkarrak direlako. Mira Bidaiakek hemen erosten ditu txartelak eta ibilbide bat antolatzen du.


Tanzania: Safari bat egitea gomendatzen du Mira Bidaiakek, 4x4 ibilgailu batean sartu eta parke naturalak ikusiz. Horrela, animaliez gain, hango jendea nola bizi den ere ikusten da. Bidaia hau Afrikako hondartza batean amaituko litzateke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!