Mari Sol eta Mari Luz Cid bigarren belaunaldia dira Cid bitxi dendan. Lehenengo, beraien gurasoek ireki zuten denda, Villabonan, 1963. urtean, eta 1981. urtean joan ziren Tolosara.
Ezkontza eraztunei merezi duten garrantzia eman nahi diete Cid ahizpek: «Ezkontza eraztuna da ezkontza batetik egunero bizi osoan zurekin eramango duzun gauza bakarra».
Emaztegaiak, eraztunaz gain, beste hainbat osagarri ere eraman behar ditu. «Emaztegaiak belarritakoak eramatea ere oso garrantzitsua da». Horretarako, hainbat xehetasun hartzen dituzte kontuan, hala nola, eramango duten orrazkera, aurpegiaren forma, lepoaren luzera, soinekoaren
eskotea... Batzuetan, lepoko bat ere jarri behar izaten zaie, eta eskumuturrekoa ere janzten dute lore sorta eraman behar duten esku berean. Konpromiso eraztuna ere esku horretan jartzen zaie. Senargaiak, berriz, erlojua behar izaten du. «Oso garrantzitsuak dira bitxiak ezkontza batean, sortzen diren sentimenduak eta emozioak gordetzen dituztelako», dio Mari Luz Cidek.
Cid bitxi dendan beti saiatzen dira merkatuaren joerak ezagutzen eta momentuko bitxiak nahiz tradizionalak edukitzen dituzte. «Gero eta gehiago jotzen da produktu atenporaletara, beti izango baitira politak», azaldu dute.
Daukan aukera zabalak bereizten du Cid bitxi denda gainontzekoengandik. Izan ere, urrearen gainetik dagoen material bat ere badaukate: platinoa. Horren bidez, maila altuagoko bitxiak egiten dituzte. Gainera, bezero bakoitzaren gustu eta aurrekontura egokitzen dira eta bitxiak bakoitzaren neurrira egiten dituzte. «Urrea horia, zuria edo arrosa izan daiteke; testura asko dauzkagu eta hainbat forma, zabalera, altuera eta marrazki», azaldu dute. Bitxigintzan erabiltzen diren material guztiak erabiltzen dituzte, baxuenetik hasi eta altueneraino. «Bakoitzaren beharretara egokitzen gara», diote.
«Oso informatuta eta prestatuta gaude eta ezkontzak gustatzen zaizkigu», diote Cid ahizpek. Horrela, ez dituzte bitxiak saldu bakarrik egiten, baizik eta gonbidatuei nahiz ezkongaiei aholkuak ere ematen dizkiete eta ahal duten guztian laguntzen diete. Ezkongaiek bizitza osoan gogoratuko diren ezkontza bitxiak erosteko aukera daukate, beraz, Cid bitxi dendan.
- Helbidea: Foruen Etorbidea, 5, Tolosa.
- Telefonoa: 943 65 27 12
- Facebook: CID-Relojería y Joyería