Joan den ostegunean, berriz, Ibarran aritu ziren txapelketa girotzen, Galtzaundi Tabernan. Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariek eskaini zuten saioa. Gipuzkoako txapelketak izango duen antzeko formatuan aritu ziren bertsolariak. Jende ugari elkartu zen Galtzaundi Tabernan.