Ezkontza gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Formazioaren garrantzia

Ataria 2019ko apirilaren 30a

Duela hamabost urte hasi zen Garazi Dorronsoro lan honetan eta jarraitzeko asmoa dauka. Denetarik egiten du: oparietarako elementuak, lore lehorrak nahiz naturalak tratatu, lore sortak...

Jendea zerbait desberdinaren bila etortzen zaiola dio, berrikuntzak gustuko dituztelako.

Garrantzia berezia ematen dio formazioari: «Sortzen diren ikastaro gehienak egiten saiatzen naiz eta jendeak hori asko baloratzen du». Hain justu, oraintxe egin berri du ezkontzetarako ikastaro bat.

Ezkontzetan lan dezente egiten du eta pertsonalizazioari garrantzia handia ematen dio, gertutasun hori delako komertzio txikiak duen abantaila handienetako bat. «Galderak egiten dizkiet beraien estiloa zein den jakiteko. Bikoteak oso desberdinak izan baitaitezke», azaldu du. Ezkontzako lekura bertara joaten da, eta behin lekua ikusita, ezkongaiekin hitz egin eta dekorazioa erabakitzen dute.

Hileta koroak, lore-zentroak zein sortak egiten dituzte, eta jaiotzetan, urteurrenetan, zilarrezko edo urrezko ezteietan, nahiz jatetxeak eta eszenatokiak apaintzen aritzen dira. «Niri esaten badidate zerbait nahi dutela inoiz ez dut esango ezetz, aurrena saiatu egingo naiz». Bezeroek konfiantza handia dute berarengan: «Askotan esaten didate nire esku uzten dutela, badakitelako polita geratuko dela».

  • Helbidea: Ernio Bidea, 1, behea, Zizurkil.                       
  • Telefonoa: 943 69 34 08/678 26 59 89   
  • Facebook: Garazi Loradenda

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!