Munduko txapelketatik brontzea ekarri dute

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Gregorio Mancisidor eta Patxi Monge.

Ravennan (Italia) ospatu dira hegats igeriketako munduko txapelketak. Igarondo Urpekoakeko hiru igerilari V2 mailan ( 45 eta 55 urteko igerilariak) lehiatu dira.

Patxi Mongek brontzezko domina lortu du 100 ur gainekoan eta 4. postua 50 ur gainekoan. Gainera 50 apnea irabazi eta gero, deskalifikatua izan da irteera txarra egiteagatik.

Gregorio Mancisidor berriz 5. izan da 100 ur gainekoan eta 50 apnean eta 50 ur gainekoan seigarren.

Jose Mari Zamora ur irekiko probetan aritu da. 3.000 metrotan, bifins proban, 5. postua lortu du. Gregorio Mancisidorrek 9. postua lortu zuen proba berdinean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!