Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2019 (apirilak 28)

Hauteskundeetako lehen datu ofizialak, 18:00etako parte hartzea

Ataria 2019ko apirilaren 28a

Espainiako Gorteetarako Hauteskunde Orokorrak izan dira gaur. 09:00etatik 20:00etara herritarrek botoa emateko aukera izan dute. Parte hartze datu ofizialen arabera, eskualdean botoa emateko eskubidea zuten herritarren %56.91k eman du botoa, 2016an baino %12 gehiagok. Taulan 28 herrietako parte hartzen datuak:

Tolosaldean parte hartzearen gorakada lehen unetik nabaritu da, eta 14:00etako datu ofizialek joera hori erakutsi dute: 2016an baino 8 puntu gehiago. Tolosan, adibidez, %42ak eman du ordu horretarako botoa. Duela hiru urteko datuekin alderatuta %9ko igoera. Amasa-Villabonan ere igoera bera izan dute.

18:00etan, joera horrek jauzia eman du, eta %12ra igo da azken bi hauteskundeen arteko tartea. Gaur, arratsaldearen erdian %56,91 pasa da hauteslekuetatik; 2016an, %44,58.

2016an, 20:00etan parte hartze datuak %65era igo ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!