Erik Jakak 22-20 irabazi dio Iñaki Artolari

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 26a, 22:10

Partida ikusgarria jokatuko dute eskualdeko bi pilotariek buruz buruko txapelketaren final-zortzirenetan. Lizartzarrak Joseba Ezkurdiaren aurka jokatuko du maiatzaren 4ean Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Partida gorri hasi da, 7-0 aurreratu baita Erik Jaka. Ikusgarri jokatu du tanto bolada horretan, ezker bolearekin Iñaki Artola erabat gaindituz. 15-3koarekin partidak kolore bakarra zuela zirudien, baina orduan iritsi da alegiarraren berpiztea. Hala eta guztiz ere, Jaka izan da bigarren atsedenaldira aurretik iritsi den pilotaria, eta oraindik ere abantaila handiarekin: 18-7. Hortik aurrera kolore bakarra izaten segitu du jokoak, baina, kasu honetan urdina. Iñaki Artola 20-9tik 20nakora joan da zuzenean. Bi tantoren faltan bi pareta batek puskatu du Artolaren erreakzioa. Jakak ez du oparia alferrik galdu eta atzean tantoa amaitzea lortu du: 21-20. Azken tantoa ez da nahi bezala hasi lizartzarrarentzat. Sakeari erresto bikaina eman dio Artolak, eskuin sotamanoz. Baina ausart jokatu du lizartzarrak eta erasoan tantoa amaitzea lortu du.

Zaletuek partidaren bilakaera bera izan dute, hau da, hotz hasi, berotu eta amaieran lehertu. Ikusgarria izan da bi pilotariek erakutsitako gaitasuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!